XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Josu Unanue: 2002 urtean topaketa alternatiboa burutuko dogu Sitges-en

Josu Imanol Unanuek urte mordoa daroa Txo-Hiesaren eguneroko lanean buru belarri.

VII Topaketon balorazioa egiteko eskatu dautsagunean abenduan ospatu beharreko ONGaren kongresuan baseko militante modura igarotzeko gogoa agertu dausku.

Urte asko dira elkarteko ordezkari gisa emon duazanak eta jende barriari lekua itxitzeko momentua heldu dalakoaren eritzikoa da. Beste talde batzutan gertatu dana hamen ez gertatzea espero dot, larregi konzentratu da elkartearen pisua pertsona bakar batean.

Zeintzuk izan dira topaketetan atara dozuezan konklusio inportanteenak?

Josu Unanue.- Apur bat ikustea ezberdintasun handiak dagozala taldeen artean. Batzuk ez dabe oraindik ez lokalik ez errekurtsorik. Galiza, Paisos Catalans eta Euskal Herriko taldeak kenduta errekurtso falta igartzen da Estatuko beste taldeetan. Hau konpontzeko laguntza eta informazio sare bat sortzeko konpromezua hartu dogu. Ez doguz hainbeste errekurtsoak behar, pertsonen lanak baino.

Tailerretan egindako lanaren baloraziorik?

Josu Unanue.- Oso inportantea izan da sexualitateari buruzkoa. Orain arte ez genduan ikututen tabu bat zalako. Sexualitatea bizi egin behar dala uste dogu. Bizitza da inportanteena eta sexualitatea ez da sexu harreman bat bakarrik, askoz gehiago da. Bizitza aprobetxatu egin behar da. Bestea alde batetik, kartzeletako egoerari buruzkoan: normalean apenas daukagu kartzeletan sartzerik, harremanak indartzen saiatu behar dogu, honez gainera, zenbait afektatuen exkartzelazioa eskatu dogu. Gu gizartearen irudi bagara ere, askotan aurretik goazela konturatzen zara. Preso politikoen arazoan sentsibilitate gehiago ikusten da gure artean Estatu mailako gizartean baino.

Gaur egun erabiltzen diran botiken erabilerari buruzko eritzirik kaleratu dozue?

Josu Unanue.- Bartzelonan 2.002garren urtean ospatzekoa dan Mundu Mailako Konferentziaren Topaketa alternatiboa egiteko asmoa agertu dogu, Sitges-en. Kontutan izan konferentzia horretara mundu zientifikoa eta botiken industrian dabiltzanak izango dirala. Gu horren kontra gara. Azken aldian botiken eragin positiboa aipatu da, baina ez dira hain onak. Munduko afektatuen %95 ez dau botikarik hartzen. Gure borroka globala da, munduko egoerari begira. Multinazionalen jokaera salatzen dogu, presionatu egingo doguz mundu osoan konponbideak aurkitzeko.

Zelan baloratzen dozuez jende partaidetza eta Bermeoko herriaren erantzuna?

Josu Unanue.- Parte hartzaileen artetik oso ona. 47 taldeko 150 pertsona etorri dira, hamar urteko ume txiki batek ere parte hartu dau eta ikasteko gogoa dauala erakutsi. Gure arteko harremana total ona izan da. Herriari kritika egin behar dautsagu, inoiz baino izara zuri gitxiago ikusi dira. Igual planteatu behar dogu ia nor hil behar dan gure artean izarak ipintzeko.

Ez dozue prentsa aurrekorik burutu, motibo berezirik izan da?

Josu Unanue.- Bai, kazetari batzuk txarto portatu direlako. Askotan gauza inportanteak egiten doguzanean bakarrik arduratzen dira: topaketak, HIESaren eguna. Gai askotan ez dabe sentsibilitate nahikorik erabiltzen eta bakoitzaren bizitza pribatuan sartzen dira. Instituzioen aldeko notiziak primatzen dabez: ume seropositibo eskolarizatuen kasuan adibidez.